Erregeetarako azken erosketak egiten ari dira herritarrak, eta kaleak girotze aldera, gaur arratsalderako kale animazioa antolatu du Arkupe elkarteak, 17:30etik aurrera. Aurreko urtetan bezala, Leire Zinkunegik pertsonaia berri bat sortu du gaurko saiorako, eta ziur oraingoan ere harrituta utziko dituela oriotarrak.