Erregeen kabalgatarako prestatzen aritu dira haurrak aste honetan, eta gaur, arratsaldean, egingo dute azken entsegua, 17:30ean hasita. Antolatzaileek oso gustura daude parte-hartzearekin, aurtengoan 142 umek eta gaztetxok eman dutelako izena, "inoiz baino haur gehiago animatu dira parte hartzera", azaldu dute. Gainera, bereziki gustura daude, "aurten LH 6. mailako eta DBH 1. mailako gaztetxoek ere izena eman dutelako".
Erregeen kabalgatarako guraso boluntarioak ere eskatu dituzte antolatzaileek, argi-zuziak edo antortxak eramateko eta haurrei behar dutenean laguntzeko. "Haur edo anai-arreba bakoitzeko guraso batek parte hartzea eskatu dugu, egunean bertan dena primeran irten dadin".