Gaur goizaldean lapurreta egin dute Orioko hondartzako jatetxe batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 06:45ean jatetxe bateko alarmak jo du, eta ertzainak eta jabea bertaratu dira eremura. Antza denez, "indarra erabilita" sartu dira lapurrak jatetxera, eta kalteak ere eragin dituzte, baina ertzainak iritsi direnerako ez zegoen inor bertan.