Eskertza gutuna

Aimar Galarraga 2023ko urt. 2a, 09:45

Sutea izan zen Orioko etxebizitza batean.

Aimar Galarragak gutuna argitaratu du sare sozialetan, azken asteetan jaso duten babesa eskertzeko.

Dagoeneko bi hilabete pasa dira zoritxarreko egun hartatik, eta oraindik ere ez dakigu nola eskertu jasotako laguntza eta maitasun guztia. Egunean bertanasko izan zineten laguntza eskaini zenigutenak edo animoak eman, eta zer esanik ez ondorengoetan. Bizilagun, lagun edo ezagun, berdin izan zaigu, dena ongi-etorria izan baita. Ziur izenen bat ahaztuko dugula, baina Ainhoa, Eli, Xabi, Amaia, Lurdes, Ander, Sanse, Enara, Monika, Dani, familiakoak,... ez dago hitzik egun horietan egindakoa deskribatzeko. Udala ere ezin ahaztu eta nola ez, Xanti. Zuk bideratu duzu gaur egun dugun egoera, eskerrik asko. Egun batzuetara, guraso talde bat gurekin harremanetan jarri eta beraien ideia aurkeztu ziguten. Eskerrik asko Olaia egindako lanagatik. Gure asmoa, ez da sekula izan pena ematea, eta ahalik eta bizitza "normalena" egitea izan da gure xedea. Baina, egia da, jendeak egindako donazio horiek ondo etorri zaizkigula aurre egiteko egoera latz honi. Goiatzek eta Uxuek ez dute berehalakoan ahaztuko. Hilabete gogorrak pasatzea tokatzen zaigu, baina aurrera aterako garela dudarik ez izan!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide