Bertsio Gaua antolatu dute Etxeluze gaztetxean, otsailaren 18rako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 30a, 10:20

2019ko Bertsio Gaueko artxiboko argazkia. (Etxeluze gaztetxea)

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era bitartean eman dezakete izena.

Bueltan da Orioko Etxeluze gaztetxeko Bersio Gaua, Orion Musik Apest izenburupean. Otsailaren 18an izango dela jakinarazi dute gaztetxeko kideek. Hala, bertan parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era bitartean izango dute izena emateko epea irekita. Horretarako, oriokogaztetxea@gmail.com e-postara bidali behar dute mezua, eta bertan taldekide kopurua eta musika-tresnak zehaztu. Oriotarrak Bertsio Gauean parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide