"Gaur egungo haurrek kofradia zaharra zer zen ezagutzea nahi dut"

Mireia Galarza 2022ko abe. 29a, 15:33

2019ko urrian bota zuten kofradia zaharra, baina haren oroitzapenak bizi-bizirik ditu Mari Jose Iparragirre sortzaileak. Horregatik, herriaren ikur izan zen eraikinaren erreplika egiten ari da.

Mari Jose Iparragirre ez da geldirik egotekoa. Iturbide kalean du bere lokala, eta kanpotik ikusita, ezagutzen ez duenak ezin ditu jakin bertan ezkutatzen diren sekretuak. Umeei eskulan klaseak emateaz gain, Iparragirrek berak ere nahikoa ordu igarotzen ditu lokalean bere sorkuntzak prestatzen. Orain, Orioko kofradia zaharraren kartoizko erreplika egiten dabil buru-belarri, eta Gabonetako oporretan amaituta edukiko duela adierazi du sortzaileak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide