Orio Arraun Elkarteko emakumeen taldeak saria jaso du Gipuzkoako Kirol Galan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 29a, 10:43

Nadeth Agirre eta Patxi Frances Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen sariarekin. (Joxemari Olasagasti)

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak eskaintzen duen saria jaso zuten asteartean, Aquariumean egin zen Kirol Galan.

Aurtengoa denboraldi borobila izan da Orio Arraun Elkarteko emakumeen talde nagusiarentzat. Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi dituzte, eta urtea bukatzeko Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak eskaintzen duen saria jaso dute, pasa den asteartean Donostiako Aquariumean egin zen Gipuzkoako Kirol Galan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide