'Iratxoen kantu sekretuak' ikuskizuna izango da gaur plazan

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 30a, 14:28

17:30ean hasiko da ikuskizuna, eta Gookapi konpainiaren eskutik, baso magikoan murgildu eta iratxoen sekretu ugari deskubritzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Magiaz beteriko ikuskizunaz gozatu ahal izango dute gaur Orioko Herriko plazan. Izan ere, Gookapi konpainiak Iratxoen kantu sekretuak emanaldia eskainiko du 17:30etik aurrera. 

Baso magikoan murgildu eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko dituzte bertaratutakoek. Ingurune naturala maitatzeko eta babesteko irakaspenak eman nahi ditu ikuskizunak, kanta, hitz eta koreografien bitartez. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoak Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin arituko dira emanaldian. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide