Duela bi urte hasi zen herritar talde bat Orion bandera erraldoi bat jartzeko lehen urratsak egiten. "Herria bandera horiz josirik izaten dugu, eta errepidean barrera iristen direnak segituan konturatzen dira Orion daudela. Horregatik, ideia aparta iruditu zitzaigun kanpoko barran bandera hori erraldoi bat jartzea, itsasotik ere ikusteko modukoa, eta beharrezko izapideak egiten hasi ginen horretarako: proiektua idatzi genuen eta dagokion erakundeetan aurkeztu".
Duela aste gutxi jaso du herri mugimenduak erakundeen onespena, eta 2023an bandera erraldoia jartzeko izapideak hasiko dituzte. 75 meto koadro izango ditu eta 25 metro luzeko mastan kokatuta egongo da. Oihala aukeratu dute dagoeneko eta 11 kilo pisatuko dituela azaldu dute. "Udako prest eduki nahi dugu, hondartzara joaten garenean, oriotarrok gure herriaz harro sentitu gaitezen. AUPA ORIO!"