Ekitaldi jendetsua hartu zuen Oriok atzo iluntzean, magikoa. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuten Euska Herri osoko beste hainbat txokotan bezalaxe. Mari, Basajaun eta sorginen konpainian iritsi ziren eta herriko kaleetan barrena ibili ziren herritarrak agurtzeko. Beroa izan zen eman zieten ongi etorria, haurrek, batez ere, ilusio handiz hartu baitzituzten.