Adin eta gustu guztietarako ekitaldi andana izango da Gabonen bueltan Orion. Etzi, asteartearekin, esaterako, Jose Ignazio Senperenaren eta Joserra Ansorenaren emanaldia izango da elizan, 19:30ean hasita. Euskal Danbolinaren Aroak emanaldia eskainiko du bikoteak, hain zuzen.