Urteko egunik bereziena iritsi da. Gabon gau eguna da, eta eguerditik aurrera, ez da Gabon kutsuko ekitaldirik faltako herrian.
12:00etan, kantu-jira egingo dute plazan adin guztietako herritarrek Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
Arratsaldean, berriz, txokolate-jana izango da Arkupe elkartearen eskutik, 17:00etan plazan. Eta, horren ondotik, 18:00etan, momentu magikoena iritsiko da: Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira herrira. Plazan da Lera taldeak antolatutako ekitaldi hori ere.