Astelehenean zabalduko dute Errege bezperako haurren danborradan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 24a, 10:00

Duela bi urteko haurren danborrada.

Azken urteetako hutsunearen ondotik, urte berria hastearekin berriro danbor eta pandero doinuek hartuko dituzte Orioko kaleak. Izan ere, Errege egunaren bezperan, haurren danborrada egingo da ohiturari jarraituz. Entseguak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dituzte.

Orion ohikoa den legez, Errege egunaren bezperako Errege Magoen desfilean haurren danborrada egingo da. Azken urteetan ezin izan da egin pandemia zela eta, baina 2023a hastearekin batera errekuperatuko du ohitura herriak.

Izena emateko epea astelehenean zabalduko dute, hilaren 26an. Bi bide jarri dituzte: Salatxo aretora bertaratu daiteke astelehenean bertan 17:00etan 19:00etara, edo galdetegi hau bete daiteke. Astelehenean zabalduko dute erantzuteko aukera.

LH1etik DBH2ra arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute danborradan, eta izena ematen duen haur bakoitzeko heldu batek ere parte hartu beharko du kabalgata inguratuko duen soka eramanez.

Entseguak urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dituzte, 11:00etan, Ikastolako pergolan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide