Ohi bezala, Danbolin Musika Eskolak eskaini du Gabonetako kontzertua. Pandemia atzean utzita, herriko plazan izan zen ekitaldia atzokoan, eta abeslari gazteek hainbat kantu eskaini zituzten. Salatxo abesbatzako kideak ere gonbidatu zituzten ekitaldira, eta horiek ere kantu bat baino gehiago abestu zuten.
Plaza bete jenderen aurrean aritu ziren kantari, eta entzuleek ere abestu zituzten doinu ezagunenak.