Presoen etxeratzea eskatzeko ekitaldi ugari izango da herrian Gabonen bueltan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 22a, 08:34

Plazan, euskal presoen aldeko elkarretaratze bat.

Gabon gauean elkarretaratzea, hilaren 30ean manifestazioa Gregorio etxera lelopean, eta urteko azken egunean elkarretaratzea egingo dituzte, besteak beste. Urtero bezala, mariskada ere zozkatuko dute.

Gabon garaian ohikoa denez, presoak gogoan izango dituzte Euskal Herriko herri eta auzo askotan, baita Orion ere. Herriko taldeak prestatu du datozen egunetarako egitaraua, eta ekitaldi asko egingo dira autengoan.

Gainera, ohi bezala, aurten ere mariskada zozkatuko da. Tiketak salgai daude Gabon, Kolon Txiki eta Antilla tabernetan, eta larunbat honetan, Gabon gau eguna, eguerdian plazan jarriko dute mahaia, azken tiketak saltzeko. Orduan egingo da zozketa ere.

EGITARAUA

Larunbata, Gabon gau eguna:

  • Eguerdian, mariskadaren zozketa plazan.
  • 19:00etan, Gregorio Eskudero Orioko presoari postala bidaltzeko kutxa jarriko da plazan.
  • 19:30ean, elkarretaratzea plazan.

Abenduak 30, ostirala:

  • 19:00etan, manifestazioa, Gregorio etxera! lelopean, plazatik abiatuta.

Abenduak 31, larunbata:

  • Goiz partean, Martuteneko espetxera martxa egingo da. 11:00etan da hitzordua han, eta bakoitzak erabakiko du oinez, bizikletaz edo autoz joan.
  • 19:30ean, elkarretaratzea, plazan.

Urtarrilak 7, larunbata:

  • 17:00etan, manifestazio nazionala Bilbon. Autobusa jarriko da herritik, baina aurrerago emango dituzte horren inguruko xehetasunak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide