Urritik Orioko moila indartzeko lanak egiten jardun da Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritza. Hasieran, lanak otsailera arte luzatuko zirela uste zuten arduradunek, baina martxa onean joan dira, eta ostegunean, hormigoia eta asfaltoa botako dituztela jakinarazi du Orioko Udalak. Urtarrilaren 9tik aurrera, obrari azken erremateak emango dizkiote, eta baliteke uneren batean errepidea itxi behar izatea, baina kasu puntuala izango dela azpimarratu dute udaletik.
Lanen hurrengo urratsa, berriz, Bizkarraneko etxearen pareko estugunea zabaldu eta oinezkoentzat pasabidea eraikitzea izango da. Lan horiek Orioko Udalak egingo ditu eta asmoa da zati horretan hegal bat eraikitzea, pasabidea egiteko.