Urtero bezala, aurten ere patrikako egutegiak argitaratu ditu Orioko Udalak. 3.000 ale dira, eta etxe guztietako postontzietan utziko du ale bana datozen egunetan. Egutegiaren ondoan, hainbat zerbitzutako telefono zenbakiak aurkituko dituzte herritarrek, ohi bezala.
Etxe bakoitzeko ale bana utziko denez, norbaitek ale gehiago nahiko balitu, horiek udaletxean edo Kultur Etxean eska ditzakeela jakinarazi du udalak.
Egutegiaz gain, Uemaren abenduko berripapera ere etxe guztietara banatuko du udalak. Zortzi orrialdeko berripapera dela azaldu du udalak, eta mankomunitatea osatzen duten herri guztietan banatuko dela; "guztira, 100.000 aletik gora banatuko dira Euskal Herriko txokorik euskaldunenetan".