Bulego, Ithaka eta Aiakate Etxeluzen izango dira urtarrilaren 13an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 18a, 12:12

Bulego. (Arnaitz Rubio)

Astelehenetik aurrera jarriko dituzte kontzerturako sarrerak salgai, Kolon Txikin eta Kutixin.

Etxeluze gaztetxeak kontzertua antolatu du urtarrilaren 13rako. Urtea musikaz blai abiatzeko, Bulego, Ithaka eta Aiakate taldeak igoko dira gaztetxeko oholtzara. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dituzte salgai, Kolon Txikin eta Kutixin, 8 eurotan. Kontzertuko egunean, gaztetxeko ateak 21:30ean irekiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide