Udazkenean, arraun txapelketetan etenaldia egin ondoren, bihar, igandea, emango diote hasiera ofiziala 2023ko Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligari. Bidasoako Jaitsiera jokatuko da, Santiagotarrak taldeak antolatuta, eta ligako lehen jardunaldia izango da. Orio Arraunketa Elkarteak 22 ontzi aurkeztuko ditu txapelketara, guztira 65 arraunlari.