Azken astetan, Munto kirol-eremuko hainbat zuhaitz moztuta azaldu dira. Udaletik jakinarazi dutenez, "zuhaitzak ederrak ziren. Herritarrengandik jasotako eskaera bati erantzunez landatu ziren han, itzala egin zezaten. Gisa horretako zuhaitzek urteak behar izaten dituzte itzala sortzeko, eta izandako galera ez da berehalakoan konponduko", adierazi dute. Horregatik, oriotarrei erantzukizunez jokatzeko eskatu die udalak. "Herriko altzariei, lorategiei, eraikinei… eragindako kalteek guztiongan dute eragina, eta herria zaintzea guztion ardura da".