Igandean ere itxita egongo da Bentako bidea

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 15a, 12:51

Gaur eta bihar, igandean 09:00etatik 16:00etara eta astelehenetik ostegunera itxita egongo da errepidea, inguruko bizilagunentzat izan ezik. Lanak datorren ostegunean bukatzea aurreikusten dute, baina eguraldiak baldintzatuko du hori.

Bentako bidea asfaltatzeko lanak direla eta, igandean 09:00etatik 16:00etara ere itxita egongo da errepidea. Gaur hasi dituzte lanak, eta atzo udalak jakinarazi zuenez, lanek irauten duten bitartean errepidea erabat itxita egongo da, inguruko bizilagunentzat izan ezik; printzipioz, gaur eta bihar eta astelehenetik ostegunera. Orain jakinarazi duenez, ordea, igandean ere 16:00ak arte itxita egongo da errepidea. Lanen iraupena eguraldiak baldintzatuko duela ere jakinarazi du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide