Danbolin musika eskolako ikasleek abenduaren 22an emango dute Gabonetako kontzertua

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 15a, 10:00

Salatxo abesbatzarekin batera emango dute kontzertua. 18:00etan hasiko da eta Herriko Plazan izango da. Gabonetako kantak eta herriko kanta tradizionalak abestuko dituzte.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute abenduaren 22an, ostegunarekin. 18:00etan izango da, Herriko Plazan. Gabonetako kantak eta herriko kanta tradizionalak abestuko dituzte, eta kontzertua entzutera gerturatzen direnak ere gonbidatuko dituzte haiekin bat egitera.

Ikasle gazteen hiru taldek abiatuko dute emanaldia, eta ondoren, kantuko ikasle helduek hartuko diete erreleboa. Jarraian, Salatxo abesbatzak abestuko du eta, kontzertua bukatzeko, dantza taldeak lagunduta, Hator hator abestuko dute. Herritar guztiei egin diete bertaratu eta kantatzeko gonbita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide