Espainiako pilota egokituko azken kanporaketa Eibarren jokatu zen pasa den asteburuan, eta bertan erabaki zen nork jokatuko dituzten finalak. Hala, finalera iritsi diren kirolarien artean, bada oriotar bat: Joseba Altuna. Aniztasun funtzionala dutenen kategorian arituko da oriotar gaztea, pala modalitatean, Mikel Vegarekin batera. Haien aurkari izango dira Leire Esnal zumaiarra eta Eneko Sagarmendi mutrikuarra.
Iruñeko Labriten jokatuko da final nagusia, igandean, 12:00etan hasita. Atzo eguerdian egin zuten txapelketaren aurkezpen ekitaldia Iruñean bertan, parte hartzaile guztien presentziarekin, eta bertan izan zen Joseba Altuna ere.