Urtea bukatu aurretik, azken ipuin kontaketa saio bat izango da Orion. Hain zuzen ere, datorren astelehenean, hilaren 19an, Miriam Mendoza etorriko da herrira, 3 eta 6 urte arteko umeei ipuinak kontatzera. Saioa kultur etxean izango da, 18:00etan hasita, eta dagoeneko eskuragai daude gonbidapenak, kultur etxean bertan.