Aste gutxi falta dira Gabonetarako eta urtarrilaren 5eko Erregeen desfilea prestatzeko bigarren bilera irekia deitu du Udalak. Bihar, asteazkena, 19:30ean izango da hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten guztiei parte hartzeko gonbita egin diete.
Lehen bilera azaroan egin zuten, eta bigarren saioan, prestaketa-lanak aurreratu nahi dituzte. Izan ere, aurten, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak ekimena antolatzeko.