Etxeluze gaztetxeak jardunaldi beganoa antolatu du datozen egunetarako, eta horren barruan hainbat saio egingo dituzte. Bihar, asteazkena, emango diote hasiera jardunaldiari Maddi Etxeberriak eskainiko duen 'Begaonegin' hitzaldiarekin. Hilaren 16an, berriz, ostiralean, Gabonetako menu beganoa prestatzeko tailerra eskainiko dute gaztetxean 18:00etan hasita, eta 20:30ean afaria izango da. Ondoren, egitasmoari amaiera emateko Big Bog Railboard musika taldeak kontzertua emango du.
Tailerrean edo afarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, oriokogaztetxea@gmail.com helbidera idatzita.