Bihar goizean herrigunerako sarbidea itxiko dute ordubetez

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 11a, 09:00

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren aurreikuspenen arabera, lanek ordubete iraungo dute, 09:30etik 10:30era.

Moila indartzeko lanak direla eta, moilako errepidea guztiz itxiko dute bihar goizean. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren aurreikuspenen arabera, lanek ordubete iraungo dute, 09:30etik 10:30era. Tarte horretan, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herrira sartzeko eta herritik irteteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide