Bart gauean gizon batek herritar bat mehatxatu zuen arma zuriz, eta atxilotuta eraman zuen Ertzaintzak. Horren aurrean, Jai Batzordeak gaur 20:00etarako elkarretaratzea deitu du herriko plazan, festa seguruak aldarrikatzeko eta mota horretako erasoak ez direla onartuko argi adierazteko. Udalak ere bat egin du elkarretaratzearekin.