Munton alokairuko 46 etxebizitza babestu eraikiko dituzte, eta hasi dira hondea-makinak orubean zuloa egiten. Lanek sei milioi euroko aurrekontua izango dute, eta Sukia Eraikuntzak enpresak egingo ditu. Aurreikuspenen arabera, lanek 24 hilabete iraungo dute.