Datorren urteko kultur programazioa lantzen ari da Orioko Udala, eta horren inguruan hitz egiteko bilera irekia antolatu du gaur arratsalderako. Kultur etxeko areto nagusian izango da bilera, 19:30ean hasita, eta interesa duten norbanako eta eragile guztiei azaltzeko deia egin die.