Giro ederrean bukatu dituzte Ortzaikako festak

Aitziber Arzallus 2022ko azaroaren 22a

Bi asteburu festan pasatu eta gero, bukatu dira samartinak Ortzaikan, giro ederrean bukatu ere.

Azaroaren 10ean hasi eta igandean bukatu zituzten San Martin jaien ospakizunak Ortzaikan. Asteburu bete-betea izan dute igaro berri dena ere. Ostiralean, Mus Txapelketa, erromeria eta DJ saioa izan zituzten; larunbatean, oilasko biltzea eta erromeria; eta igandean, herri kirol jaialdia eta bailarakoen bazkaria, trikitixa doinuz alaituta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide