Urriaren 1ean, Orioko kanpandorreko sei kanpaietatik lau kendu zituzten, Pedreñara (Kantabria, Espainia) berritzera eramateko. Handiena, ordua jotzen duena, bertan utzi zuten; eta beste txiki batekin zer egin pentsatzen ari dira, hautsita dagoelako. Berritzera eraman zituzten laurei, uztarriak eta mekanismoak berritu dizkiete; hain zuzen ere, burdinazko uztarriak eta gainontzeko gailuak kendu, eta herdoilezinezoengatik ordezkatu dituzte, lehengoak hondatuta zeudelako.
Gaur, kanpandorreraino igo dituzte, baina oraindik ez dute bakoitza bere lekuan jarri. Astean zehar etorriko dira horretara zaharberritze lanak egiteaz arduratu diren profesionalak. Haiek jarriko dituzte kanpaiak dagokien lekuan, eta bidez batez, kanpaiak modu digitalean programatzeko sistema ere ezarriko dute.