Joseba Saiesek eta Imanol Garmendiak ergometroko Espainiako Txapelketa jokatuko dute bihar

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 18a, 17:46

Asturiasko (Espainia) Castropol herrian izango da txapelketa. Saiesek beteranoen mailan hartuko du parte, eta Garmendiak, seniorren mailan, pisu arinean.

Bihar eta etzi ergometroko Espainiako Txapelketa jokatuko Asturiasko (Espainia) Castropol herrian, eta Orio Arraunketa Elkarteko bi kirolarik hartuko dute parte. Joseba Saiesek beteranoen mailan hartuko du parte, eta Imanol Garmendiak, seniorren mailan, pisu arinean. Saiesek beste 20 kirolari izango ditu aurrez aurre, eta Garmendiak, sei. Biek bihar lehiatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide