Igandean hasiko dira Imanol Ibargurenen lehenengo Memoriala jokatzen

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 18a, 15:52

Gaur, 20:00etan hasita, Lertxundi-Contreras bikoteak Hirugarren Mailako Gipuzkoako gomazko paletako Txapelketako final erdietako itzulerako partidua izango dute etxean.

Asteburu honetan ere ez da pilota partidarik faltako Orioko frontoian. Gaur, 20:00etan hasita, Lertxundi-Contreras bikoteak Hirugarren Mailako Gipuzkoako gomazko paletako Txapelketako final erdietako itzulerako partidua izango dute etxean. Joaneko partidua oso estu joan zen eta Tolosako Beotibar elkarteko Iraola-Erleaga bikoteak irabazi zieen tantu bakar batengatik, 25-24. Beraz, etxeko pilotariak gogotik saiatuko dira markagailuari buelta ematen.

Igande goizean, berriz, 11:00etatik, aurreko urtean amaitzerik izan ez zuten I. Imanol Ibarguren memorialari ekingo diote. Eskualdeko infantil mailako pilotari onenek parte hartuko dute bertan. Orioko elkartetik Ganix Miner eta Etxahun Sukiak parte hartuko dute. Finala abenduaren 8an izango da, San Nikolas jaietako pilota jaialdiaren barruan.

Horrez gain, Gipuzkoako eskolarteko eskupilota topaketa/txapelketako partiduak izango dira larunbat arratsaldean, 16:00tatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide