'Eta hik zer?' antzerki foruma egingo dute azaroaren 22an

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 17a, 13:24

Azaroaren 10eko Memoriaren Egunaren harira Orioko Bizikidetza Batzordeak antolatutako egitarauaren barruko saioa izango da. Doako emanaldia, Orioko Kultur Etxean izango da, datorren asteartean, 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 10eko Memoriaren Egunaren harira, urritik abendurako programa zabala antolatu zuen Orioko Bizikidetza Batzordeak, eta egitarau horren barruko hurrengo saioa azaroaren 22an egingo dute, datorren astearen asteartea. Hain zuzen ere, Baketik fundazioaren Eta hik zer? antzerki foruma eskainiko dute.

Antzerkia gizarteko indarkeriak eta gatazkek eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei heltzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du ekimenak. Bi orduko esperientzia pertsonal batean datza, eta ikusleei euskal gizartearen iraganeko gatazka berriro gogora ekartzeko aukera ematen die, ondoren, taldearen etorkizunari leku berri batetik aurre egiteko.

Pieza laburrak ikusi ondoren, ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute. Pertsonaien arteko bizikidetza hobetzeko proposamenak plazaratuko dituzte, eta, gero, nahi izanez gero, antzeztu egitengo dituzte.

Doako emanaldia, Orioko Kultur Etxean izango da, datorren asteartean, 19:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide