Azaroak 11, San Martin eguna da gaur, eta Ortzaika auzoan festa giroan murgildu dira. Eguerdian, hamaiketakoa egin dute auzotarrek Oliden jatetxean, eta iluntzean, 19:00etan hasita, auzotarren arteko herri-kirol desafioa izango da, eta ondoren afaria egingo dute karpan, Andoni Ollokiegik girotuta. Gauean, berriz, Bide Batez trikiti taldeak erromeria eskainiko du. Zalantzarik gabe, festa giro ederra izango da gaur Ortzaikan.