Bihar abiatuko dituzte Ortzaikako samartinak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko aza. 10a, 09:55

Auzotarren arteko desafioa egingo dute bihar iluntzean. 2018ko irudia.

Gaur, Mutil Ardoko kideek afaria egingo dute, eta bihar, San Martin egunean, emango diete hasiera auzoko festei.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua

Bihar, ostirala, San Martin Eguna
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa Julen Zulaika eta Markel Eizagirre trikitilariekin.
- 19:00. Gazteen herri-kirol desafioa.
- 21:00. Afaria karpan, Andoni Ollokiegik girotuta.
- 01:00. Bide Batez taldearen kontzertua.

Etzi, larunbata
- 17:00. Iago Magoaren ikuskizuna.
- 21:00. Erromeria-afaria bertsolariekin: Elustondo anai-arrebak, eta Sebastian Lizaso eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. Afarirako sarrerak salgai izango dira Oliden jatetxean eta Kutixi kafetegian, 20 euroren truke.

Azaroak 13, igandea
- 18:00. Erromeria Ostolaza eta Pujanarekin.

Azaroak 18, ostirala
- 22:30. Mus Txapelketa. Izen-ematea 22:00etatik 22:30era izango da, bikoteko 25 euro.
- 23:30. Gabezin taldearekin erromeria.
- 02:30. DJ Ibonen saioa goizaldera arte

Azaroak 19, larunbata
- 05:30. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Azaroak 20, igandea
- 12:00. Herri-kirol jaialdia: Urdax eta Eizmendi harri-jasotzen, Txikia IV eta Ugaitz Mugertza aizkoran. Horrez gain, trontza erakustaldia
- 13:00. Bailarako bazkaria Ansorregi eta Larrañagarekin.

Erlazionatuak

Urrezko festak Ortzaikan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022 aza 09 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide