Bertako landareen haziak eta zuhaixkak banatu ditu Herriok goiz partean

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 17:59

Urtero egin bezala, Herrio natur taldeko kideek bertako landareen haziak banatzen aritu dira goiz partean. 

Herriko plazan aritu dira Herrio elkarteko kideak bertako landareen haziak eta zuhaixkak banatzen. Landare mota jakin horien inguruko informazioa zeramaten paperetan bilduta eman dizkiete haziak bertaratu diren guztiei. Aurten, gainera, ohikoak ez diren landareen haziak ere izan dituzte, eta haiek izan dira desagertzen lehenak. 

Goiz partean aritu dira haziak eta zuhaixkak banatzen herriko plazan. Bertako landaretza sustatu nahi du elkarteak. Hala, haziak etxera eraman dituztenei eskatu diete haziak ereiteko, eta behin landaretxoa sortzen denean kanpoan landatzeko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide