Ametsa Gaztelekuak irteera antolatu du Txuri Urdin izotz jauregira, azaroaren 27rako. LH 3. eta 6. maila arteko gaztetxoei zuzenduta dago ekimena, eta jakinarazi dute hilaren 20ra bitartean zabalik izango dela izen-ematea gaztelekuan bertan. Horretarako, honakoa aurkeztu behar da: haurraren izen abizenak, arduradunaren izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta ordainagiria. Plazak mugatuak izango direla gogorarazi dute antolatzaileek.
Ordainketa egiteko 10 euro sartu behar dira honako kontu zenbakian: ES57 3035 0182 15 1820025099