Bertako zuhaitzen haziak banatuko ditu Herriok larunbatean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 3a, 10:36

Plazan hiritartze lanak egin zituztenean, Kale Nagusiaren hasieran jarri zuen postua Herrio natur taldeak.

Herriko plazan jarriko dute postua Herrioko kideek, larunbatean, 11:00etatik 13:30era.

Herrio natur taldeak bertako zuhaitz eta zuhaixken haziak banatu ohi ditu udazkenean, eta jakinarazi dute larunbatean, azaroaren 5ean, jarriko dutela postua herriko plazan. Bertan, haziak banatzeaz gain, horiek nola erein behar diren ere azalduko diete herritarrei. Izan ere, Herrioko kideen helburua da bertako zuhaitz eta zuhaixkak babestea, eta nahi dute herritarrek haziak etxean ereitea, eta landaretxoa sortzen denean, hori kanpoan landatzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide