Gaurtik aurrera, astegunetan moilako errepidea itxita egongo da 14:00etatik 16:00etara

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 2a, 09:30

Aurrerantzean, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 16:00etara, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko eta herritik aterako. Gutxienez sei asteko kontua izango dela aurreikusten dute.

Udalak jakinarazi duenez, moilan egiten ari diren lanen barruan, errioaren hondoko lohia ateratzen hasiko da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza, gero moila indartuko duten zutabeak jarri ahal izateko. Gaurtik aurrera, lohia ateratzeko makinek moila osoa okupatuko dute egunean bi orduz, 14:00etatik 16:00etara.

Hori dela eta, astelehenetik ostiralera, bi ordu horietan, ibilgailuentzat itxita egongo da moilako errepidea, eta Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko eta ateratzeko.

Udalak esan du ordutegi hori izatea adostu duela obra arduradunarekin, lanek herriko trafikoan eta ohiko funtzionamenduan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Lanak gutxienez sei astez luzatuko direla aurreikusten dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide