Bakarrizketa batekin emango diote hasiera Mintzalagun programari, azaroaren 3an

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 29a, 11:00

Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen Arranopola bakarrizketa saioa Kultur Etxean izango da datorren ostegunean, 18:30ean hasita, eta sarrera doakoa izango da.

Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen Arranopola bakarrizketak emango dio hasiera aurtengo Mintzalagun programari. Azaroaren 3an izango da, ostegunarekin, 18:30ean, kultur etxean, eta sarrera doakoa izango da. Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) Mintzalagun programan parte hartzen dutenentzat antolatutako ekitaldia da, baina irekia da azaldu nahi duten guztientzat.

Umorea erabiliz, egunerokoan erabili arren ondo ezagutzen ez ditugun gauzen inguruko azalpenak emango ditu Gurrutxagak bakarrizketan. Aktore, bikoizle eta umoregile azkoitiarrak ibilbide luzea du, eta antzerkian, telebistan zein zineman aritutakoa da.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2009an ekin zion Mintzalagun programa antolatzeari, eskualdeko udalekin elkarlanean. Gaur egun, Urola Kostako AEK arduratzen da programa dinamizatzeaz, eta orain arte oso bilakaera positiboa izan du: 2009an 41 mintzakiderekin hasi ziren, eta azken urteotan, urtero 75-80 pertsonak hartu dute parte. 20 taldetan banatuta.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide