Orioko Udalak iragarri zuen moilako lanek hainbat eragozpen eta zirkulazio aldaketa sortuko zituztela, eta gaur jakinarazi du, azaroaren 2tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 16:00etara, herrigunerako sarbidea itxita izango dela. Antza denez, errioaren hondoko lohia atera behar du Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, moila indartuko duten zutabean jarri ahal izateko, eta lohia ateratzeko makinek moila osoa hartuko dute egunean bi orduz. Hori dela eta, txita egongo da moilako errepidea eta ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko eta ateratzeko. Aurreikuspenen arabera, lanak sei astez luzatuko direla jakinarazi dute.
Errepidea ixteko ordutegia Udalak eta obra-arduradunak erabaki dute, lanek herriko zirkulazioan eta ohiko funtzionamenduan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.