San Nikolas kalean argiteria berria jarri dute

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 25a, 14:11

Aurretik, lurpeko azpiegiturak eta ur zikinak eta euri urak banatzeko lanak egin zituzten, eta abuztuan, Herriko Plazatik igogailura arteko zatia egokitu zuten. Orain, argiteria berrituta, udalak bukatutzat eman ditu San Nikolas kaleko lanak.

San Nikolas kaleko argiteria berrituta, udalak bukatutzat eman ditu kale horretako lanak. Maiatzean ekin zieten kale hori egokitzeari. Aurrena, lurpeko azpiegiturak eta ur zikinak eta euri urak banatzeko lanak egin zituzten. Gero, abuztuan, Herriko Plazatik igogailura arteko zatia egokitu zuten. Eta orain, argiteria berria jarrita, lanak bukatutzat eman ditu udalak.

Udalaren esanetan, helburu bikoitza izan dute lanek: Alde batetik, lurpeko azpiegiturak konpontzea, eta bestetik, etxeen eta saltokien irisgarritasuna hobetzea. Argiteria berriarekin, gainera, kaleko ikusgarritasuna eta segurtasuna ere "nabarmen hobetu" direla adierazi du.

Lanak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Itsapen programatik 70.000 euroko laguntza jaso du Oriok Udalak, eta obra gauzatzeaz, Urbycolan enpresa arduratu da

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide