Euskaraldiko banderatxoak salgai daude Orioko Kultur Etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko urr. 24a, 14:14

Euskaraldiko irudi handia jarri dute Orioko Kultur Etxeko etxaurrean. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Aurten, Euskaraldia entzun ez ezik, ikustea ere nahi dute. Horretarako, balkoietan zintzilikatzeko banderatxoak jarri dituzte salgai.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten Euskaraldia, eta kaleak hartzeko prest dator ekimena. Dena dela, aurten entzun ez ezik, Euskaraldia ikustea eta kalean presente izatea ere nahi dute antolatzaileek. Hala, balkoietan zintzilikatzeko banderatxoak salgai jarri dituzte, 5 euroren truke. Orion, kultur etxean dago Euskaraldiko banderatxoak erosteko aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide