Bentako bidean, Etxaizetik gorako errepidearen zati bat behera etorrita dago, eta luizi arriskua dago gune horretan. Datorren astean egingo dituzte konponketa lanak, hain zuzen, urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostegunera, eta epe horretan errepidea erabat itxita egongo da, bertakoentzat izan ezik.
Bertakoek izango dute errepidea erabiltzeko aukera, baina horiei ere behar-beharrezko joan-etorriak baizik ez egiteko eskatu die udalak, konponketa lanak ahalik eta gutxien oztopatzeko. Udaltzainak inguruan izango direla jakinarazi du udalak, trafikoari lotutako arazoak bideratzeko. Lanok amaitutakoan, azaroan asfaltatuko dute errepidea.