Gaur hasi dituzte moila indartzeko lanak, eta goizean herritar askok ezustekoa hartu dute, lanera joateko herritik ateratzen hasi eta moilako errei bat itxita zegoela ikusi dutenean. Hala, buelta eman eta Txankako bidetik joan behar izan dute. Dena dela, hau ez da beti horrela izango, lanek irauten duten bitartean, moila inguruan semaforo bidezko txandakako zirkulazioa izango dela jakinarazi baitzuen udalak lanen berri eman zuenean.