Asteburuko futbol partidak

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 30a, 12:17

Mendibeltz futbol zelaia, airetik ikusita.

Lau partida jokatuko ditu Oriokok asteburu honetan etxean, Mendibeltz zelaian. Beste lau partida, berriz, herritik kanpo izango dituzte.

Asteburuan Oriokoko futbolariek jokatuko dituzten partidak honakoak dira:

  • Erregional maila, gizonezkoak. Allerru-Orioko. Bihar, larunbata, 16:30ean, Plazetan.
  • Erregional maila, emakumezkoak. Orioko-Goierri Gorri. Bihar, larunbata, 17:30ean, Mendibeltzen.
  • Ohorezko jubenilak. Orioko-Ilintxa. Bihar, larunbata, 15:30ean, Mendibeltzen.
  • Lehen jubenilak. Orioko-Ikasberri. Bihar, larunbata, 19:30ean, Mendibeltzen.
  • Ohorezko kadeteak. Aizgorri Orioko. Bihar, larunbata, 11:00etan, Alustizan.
  • Lehen kadeteak B. Ikasberri-Orioko. Bihar, larunbata, 10:00etan, Garmendipen.
  • Ohorezko infantilak. Vasconia-Orioko. Bihar, larunbata, 14:00etan, Matigoxotegin.
  • Infantil txikiak. Orioko-Ostadar. Etzi, igandea, 15:30ean, Mendibeltzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide