Udalbatzak ohiko bilkura egingo du bihar

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 28a, 09:28

Bilkura udaletxeko pleno aretoan egingo dute, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta, beti bezala, Karkara.eus-ek zuzenean emango du.

Hauek dira jorratuko dituzten gaiak:

  1. Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalak eta beren eranskinak aldatzeko proposamena, eragina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  2. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu-transferentziaren modalitatean.
  3. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrienrr modalitatean.
  4. Onartzea, egoki bada, Agitax Gipuzkoako Taxi Elkarteak bidalitako 2023rako hiriko taxi-tarifak.
  5. Onartzea, egoki bada, BPXport Kirol Zerbitzuak, SL enpresari Karela kiroldegiko kudeaketa integralaren eta Arraunetxe eta Mendibeltz futbol-zelaia mantendu eta garbitzeko zerbitzuen adjudikazioa bigarrenez luzatzeko proposamena.
  6. Onartzea, egoki bada, prozedura negoziatu bidezko lehiaketa publikoa, Orioko udal-kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko.
  7. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide