Ikasturte berriarekin, berriz ere martxan da Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola, eta datorren asteartean ekingo diote aurreneko ikastaroari. Hain zuzen ere, "bizitzearen poza berreskuratzeko" helburuarekin, biodantza ikastaroa antolatu dute. Gorputza da bidea elkarteko kide Eider Zurriarainek gidatuko ditu saioak eta urriaren 4tik azaroaren 15era, asteartero elkartuko dira Arraunetxen, 18:00etatik 19:30era.
Izena eman nahi dutenek, hainbat bide dituzte:
- Ahalduntze ekolak kultur etxeko 1. solairuan duen bulegora joanda.
- Lotura honetan.
- 623 17 85 53 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezua bidalita.
- ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita.
Prezioa: 25 euro.
Ahalduntze eskolaren hiruhilekoko egitaraua, berriz, lotura honetan.